2019/11/07

MATIAN AITON-AMONEKIN BERRIKETAN





Gaur Matian izan gara eta bertan Josune, Joan, Maria eta MÂȘAngelesekin aritu gara hizketan. Denek 80 urtetik gora dituzte, baina sasoiko ikusten dira. Gauza asko kontatu dikigute. Jakin dugu batzuk eguna bertan pasa eta etxera joaten direla eta beste batzuk, aldiz, Rezolan bizi direla. Etxetik datozenak autobusean, anbulantzian edo kotxean etortzen dira.
Egunean zehar ekintza desberdin asko egiten dituzte memoria eta alderdi fisikoa lantzeko. Bingoan, kartetan eta betaurreko birtualekin ere aritzen dira. Oso gustura daude bertan. Batzuk dantzan ere aritzen dira balsaren edo pasodoblearen erritmora. Asteazkenetan pintxo potea izaten dute eta ez du inork kale egiten.
MÂȘAngelesek esan digu 13 urterekin hasi eta 60 urte arte lantegi batean aritu zela lanean. Joan hegazkinetako pilotua eta mekanikoa izan zen. Istripu baten ondorioz, ikusmena urrituta dauka. Bere bizitzako hainbat pasarte kontatu dizkigu. Zenbait momentutan hunkitu egin da eta gu ere hunkitu gaitu. Mariak, berriz, bere sei seme-alabak aurrera ateratzeko han eta hemen lan asko egin behar izan duela, azaldu digu. Eta azkenik, Josunek etxeko lanetan aritu izan dela, aitortu digu.
Txikitan kalean jolasean aritzea gustatzen zitzaien eta txingora, kromoetara, kaniketara, soka saltoan... aritzen zirela, kontatu digute.
Konturatzerako  denbora pasa zaigu eta jakinmina asetu gabe agurtu behar izan ditugu. Hala ere, berriz ere laster elkar ikustekotan gelditu gara.
Eskerrik asko guztiagatik!!!!

HEMEN argazki gehiago.

2019/11/06

LANDARE BERDEAK

Landareei kolore berdea zerk ematen dien aztertzeko saiakuntza bat egin genuen:
Hosto lehor batzuk hartu eta alkohol pixka batekin nahastu ondoren, birrindu egin genituen. Gero, ontzi batean sartu genuen nahasketa eta bertan utzi genuen egun batez.
Gauza bera egin genuen hosto berde batzuekin.
Hurrengo egunean, edalontzi banetara atera nahasketa eta paper zati bana sartu genuen nahasketa bakoitzean. Bat berdez tintatu zen eta besteak kolore horixka hartu zuen.

Horrela jakin dugu landareei kolore berdea ematen dien sustantzia KLOROFILA dela.

LANDAREAK BEHATZEN

Dilistak ontzi desberdinetan baldintza desberdinetan jarri genituen eta begira zer ikusi genuen:














Landareek behar bezala hazteko ura eta argia neurrian behar dutela ondorioztatu dugu.

ORTOGRAFIA LANTZEN

Hitzak zuzen nola idatzi behar diren ikasteko leloak asmatzen aritu gara. Hemen bilduma txiki bat.


ORTOGRAFIA LANTZEKO LELOAK SORTZEN
-         Egun EGUZKITSU hau ez itsuek, ez itsusiek ez dute ikusten TS jan dutelako.
-         Itsusia ITSATSI egin zait eta Ts-ek askatu gaitu.
-         AUZOko zeruan azeria eta zozoa ari ziren Z-rekin jolasean.
-         EKAITZA, ekaitza, ekaitza atzo bezala janzten da.
-         ZUHAITZAri pozta piztu zaio Amazonek Z ekartzean.
-         Txomin izeneko gaztetxo batek txapela darama eta TXALAPARTA jotzen duena, TX hizkia, kaiolan dauka.
-         ZURTOINean hil zen zikoina Z bila.
-         AUZOAn zezen bat dago zure lagunari begira Z bat duelako.
-         EGUZKIAk jendea eta Z letra  piztu egiten ditu hondartzara joan eta beltzaran jartzeko.
-         Piztu SUA ahal bezain azkar Z guztiak hotzez ez hiltzeko.
-         AUZOAn zuzendari zoro bat zegoen Z gehiegi zeudelako.
-         ITSATSIk eta EGUZKITSUk TS dute bukaeran.
-         AUZOAn zapata zoratzen zait Z-ren bila.
-         AUZOA, zezena, azeri, txorizo eta zozoa, denak berdin?
-         IKATZ beltzean Z aurkitzen da.
-         SUA, sardina, Errusia eta sukaldatuk S daukate.
-         EZTAIAk, ez, ezkurrak eta ezkerrak denek Z dute.
-         EKAITZAk, zuhaitzak, zotzak, hortzak eta giltzak TZ dute denek.
-         AUZOA eta zebrabideak zer dute berdin?
-         EKAITZean zoaz zu zuzen zozoaren bila Z-ri segika.
-         ZUHAITZA, haritza, lokatza, bizitza, aditza, galdetzen ari naiz TZ-ri segika.
-         AUZOAn zuloan zezena eta zozoa zebiltzan Z-ren bila.
    


2019/11/04

LH4. MAILAKOEKIN AZALPENAK EMATEN

Lurrak egiten dituen mugimenduak eta hauek sortzen dituzten ondorioak ikasi ditugu. Horren berri emateko maketa bat ere osatu dugu eta gaur guztiaren berri eman diegu LH4. mailako ikasleei. Gu taldeka banatu gara eta talde bakoitzean 3-4 ikasle bildu dira gurekin. Arreta handiz entzun dute dena eta zalantzak argitzeko tartea ere eskaini diegu.
Gu urduri samar hasi gara, baina gero lasaitzen joan gara eta gustura geratu gara eginiko lanekin.
Eskerrik asko!!!

HEMEN klikatuz, argazki gehiago ikusteko aukera.