2019/12/19

BURUARI ERAGINEZ EDERKI PASATZEKO AUKERA

Kaixo:

Opor hauetan buruari eraginez ondo padatzeko aukera luzatzen dizuet.
Animooo!!!

HEMEN klikatu eta zuzenean sartuko zara.


HEMEN  klikatu eta zuzenean sartuko zara.

KINTOAK

Intzak Aretxabaletan Santa Ageda bezperan hasi eta Inauterietako igandea bitartean kintoek herrian ospatzen dituzten jaien berri eman digu.
   

2019/12/17

El libro de mi vida


Hemos recopilado canciones, trabalenguas... que nos contaban  en nuestra infancia y además, hemos creado y transformado poemas de algunos autores conocidos como Gloria Fuertes, Antonio Machado, Carlos Reviejo... También hemos trabajado su biografía y la nuestra en particular.



2019/12/12

MATIAN AITONA-AMONEKIN

LH5. mailakoak Matian izan gara aitona-amonak bisitatzen. Bertan, hiruhilekoan zehar ikasi duguna kontutan izanik, hitzalditxo bat eskaini diegu. Lurraren mugimenduaren inguruan eta urtaroen inguruan aritu gara, maketa erakusten genien bitartean. Olentzeroren etorrerari buruz ere hitz egin diegu. Ondoren, txirularekin gabon kanta bat jo diegu eta beste bi abestu dizkiegu; bat euskaraz eta beste bat gazteleraz. Eta guk sortutako bi poema ere errezitatu dizkiegu.
Dena primeran atera zaigu eta aurreikusitako denboraren barruan egin dugu dena.
Saioa bukatzeko, beraientzat erdi eginda eraman ditugun orri-markatzaileak bukatu eta oparitu dizkiegu.
Gu oso gustura gelditu gara eginiko lanarekin eta beraiek ere hala adierazi digute. Oso polita izan dela esan digute eta txalo mordoa jaso dugu. Eta bizkotxo zati bana ere eman digute.
ZORIONAK eta URTE BERRI ON!!!!

HEMEN argazki gehiago.

2019/12/03

EUSKARAREN EGUNA

Gaur goizean 4, 5 eta 6. mailako ikasleak taldeka nahasturik gelaz gela jolas eta ekintza desberdinak eginez ibili gara. Arratsaldean, berriz, kirol ekintza desberdinetan parte hartu dugu.
Primeran pasa dugu!!!


EUSKAL OHITURA ETA SINBOLOEN INGURUKO AZALPENAK

Euskaran Euskal kulturaren inguruan lanean aritu gara. Jakin dugu badirela udari lotutako hainbat festa eta beste hainbat neguan ospatzen direnak. Horretaz gain, sinbolo edo ikur desberdinak ere aztertu ditugu eta haueko batzuk espiritu txarrak uxatzeko erabiltzen zirela jabetu gara.
Jendaurreko azalpenak nola egin behar diren eta zer hartu behar diren kontuan ere, aztertu dugu.
Binaka gai desberdinen inguruko azalpenak prestatu ditugu eta hauek janzteko Power Pointak ere osatu ditugu, batzuk audio eta guzti.
Azalpen egunean urduritasuna nagusitu zitzaigun eta batzuei kirioak kontrolatzea kosta egin zitzaigun.


HEMEN klikatuz, argazki gehiago ikusteko aukera.
Landutako gaiak:
- Eguzki-lorea
- Lauburua
- Marijesiak
- Inauteriak
- Egutegiak
- San Blas eguna
- Kandelario eguna
- Txalaparta