2019/12/12

MATIAN AITONA-AMONEKIN

LH5. mailakoak Matian izan gara aitona-amonak bisitatzen. Bertan, hiruhilekoan zehar ikasi duguna kontutan izanik, hitzalditxo bat eskaini diegu. Lurraren mugimenduaren inguruan eta urtaroen inguruan aritu gara, maketa erakusten genien bitartean. Olentzeroren etorrerari buruz ere hitz egin diegu. Ondoren, txirularekin gabon kanta bat jo diegu eta beste bi abestu dizkiegu; bat euskaraz eta beste bat gazteleraz. Eta guk sortutako bi poema ere errezitatu dizkiegu.
Dena primeran atera zaigu eta aurreikusitako denboraren barruan egin dugu dena.
Saioa bukatzeko, beraientzat erdi eginda eraman ditugun orri-markatzaileak bukatu eta oparitu dizkiegu.
Gu oso gustura gelditu gara eginiko lanarekin eta beraiek ere hala adierazi digute. Oso polita izan dela esan digute eta txalo mordoa jaso dugu. Eta bizkotxo zati bana ere eman digute.
ZORIONAK eta URTE BERRI ON!!!!

HEMEN argazki gehiago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina