2019/10/31

CRISTINA ENEAN

Atzo Cristina Enea parkean izan ginen LH5.mailako ikasleak botanika tailerrean parte hartzen. Parkeko zuhaitz batzuk aztertu genituen eta bakoitzaren hostoaren ezaugarriak nolakoak ziren ikusi genuen. Ondoren, ikusitakoa kontutan izanik, zuhaitz bakoitzaren izena zein zen jakin genuen. 
Lana bukatutakoan gelarako beste hosto batzuk bildu genituen eta jolasean aritzeko aukera ere izan genuen. 
Ikastolara zuhaitz batekin bueltatu ginen. Bertan landatzeko zuhaitz txinatar bat oparitu ziguten. Eskerrik asko!!! 
HEMEN klikatuz, argazki gehiago ikusteko aukera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina