2020/03/23

ZATIKETAK LANTZEN

Hemen dituzue zatiketak nola egin ikasteko bi bideo. Arretaz ikusi behar bezain beste aldiz gainean klikatuz:




2020/03/11

PLAIAUNDIRA BISITA

Gaur Plaiaundin izan gara bertako ekosistema ezagutzeaz gain, animaliak behatzen. Prismatikoak eskuetan hartu eta erne-erne ibili gara zer entzungo eta zer ikusiko.



HEMEN klikatu argazki gehiago ikusteko.

2020/03/03

ELKARREKIN BAZKALTZEN

Gaur Plaiaundira joateko plana egina genuen LH5A eta C-koek, baina bertakoek jakinarazi digute eguraldi txarrarekin eta atzo eroritako zuhaitzek bidea eragozten dutenez, hobe dela irteera atzeratzea. Horrela egin dugu, baina ikastolan bazkaldu dugu elkarrekin eta gero jolasean ibili gara. Ondo pasa dugu eta izerdi ederrak ere bota ditugu, ez baikara geldirik egon.
Ene, eta Malenek eta Jonek ogitartekoa gogotsu jan dute eta hortz bana ere erori zaie!!!

HEMEN klikatu argazkiak ikusteko.