2020/03/03

ELKARREKIN BAZKALTZEN

Gaur Plaiaundira joateko plana egina genuen LH5A eta C-koek, baina bertakoek jakinarazi digute eguraldi txarrarekin eta atzo eroritako zuhaitzek bidea eragozten dutenez, hobe dela irteera atzeratzea. Horrela egin dugu, baina ikastolan bazkaldu dugu elkarrekin eta gero jolasean ibili gara. Ondo pasa dugu eta izerdi ederrak ere bota ditugu, ez baikara geldirik egon.
Ene, eta Malenek eta Jonek ogitartekoa gogotsu jan dute eta hortz bana ere erori zaie!!!

HEMEN klikatu argazkiak ikusteko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina