2019/12/03

EUSKAL OHITURA ETA SINBOLOEN INGURUKO AZALPENAK

Euskaran Euskal kulturaren inguruan lanean aritu gara. Jakin dugu badirela udari lotutako hainbat festa eta beste hainbat neguan ospatzen direnak. Horretaz gain, sinbolo edo ikur desberdinak ere aztertu ditugu eta haueko batzuk espiritu txarrak uxatzeko erabiltzen zirela jabetu gara.
Jendaurreko azalpenak nola egin behar diren eta zer hartu behar diren kontuan ere, aztertu dugu.
Binaka gai desberdinen inguruko azalpenak prestatu ditugu eta hauek janzteko Power Pointak ere osatu ditugu, batzuk audio eta guzti.
Azalpen egunean urduritasuna nagusitu zitzaigun eta batzuei kirioak kontrolatzea kosta egin zitzaigun.


HEMEN klikatuz, argazki gehiago ikusteko aukera.
Landutako gaiak:
- Eguzki-lorea
- Lauburua
- Marijesiak
- Inauteriak
- Egutegiak
- San Blas eguna
- Kandelario eguna
- Txalaparta

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina